Stockholmgo liburutegi publikoa Stockholms stadsbibliotek | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Suedia |
Suediaren banaketa administratiboa | Stockholmgo konderria |
Suediako udalerria | Stockholm udalerria |
Koordenatuak | 59°20′36″N 18°03′17″E / 59.3433°N 18.0547°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1928ko martxoaren 31 |
Arkitektura | |
Arkitektoa | Gunnar Asplund |
Estiloa | Nordic Classicism (en) |
Webgune ofiziala | |
Stockholmgo liburutegi publikoa (suedieraz: Stockholms stadsbibliotek) areto biribileko (rotonda) liburutegia da, Gunnar Asplund arkitekto suediarrak eraikian. Eraikina 1918tik aurrera prestatzen hasi zen, Asplund berak parte hartzen zuen komiteetan. Eraikuntza 1924an hasi zen, eta 1928an amaitu. Stockholmgo eraikin nabarmenenetakoa da eta Asplunden lan garrantzitsuenetakoa.
Berez, Suediako lehen liburutegia izan zen kontsultatzeko apalak jendeari irekiak edukitzen. Une hartatik aurrera, irakurleak berak aukera zezakeen zein liburu hartu, liburuzainen aholkurik eskatu gabe. Kontzeptu hau Asplundek proposatu zuen Ameriketako estatu Batuetan izan eta gero, liburutegiko proiektua egiten hari zen garaian. Asplunden inguruan arkitekto eta artista talde bat eratu zen, proiektuan parte hartu zuenak. Bertako altzariak funtzio eta kokapen zehatz baterako egin ziren. Hegoaldean dagoen parkea Asplundek ere diseinatu zuen eta 1931n inauguratu zen. Liburutegia 1932an amaitu zen, mendebaldeko hegalarekin, eraikinaren itxura laukia betetzen duena.
Stockholmgo liburutegi publikoa izena, gaur egun, eraikin hau eta Stockholmgo liburutegi sistema izendatzeko erabiltzen da. 2 milioi liburu eta 2,4 milioi cassette, CD eta audio-liburu ditu guztira.